Denbora lerroa

Blogge@ndo taldeak prestatuko aurkezpena duzue hau: denbora lerroen erabilera aukera arlo ezberdinetan eta denbora lerroa egiteko erabili daitezken aplikazio ezberdinen azalpena (alde onak eta alde txarrak).

Blogger-erako baliabideak

Nola txertatu flash artxiboa blogean.

Bideotutoriala: nola sortu programa portable bat

Kasu honetan winrar erabilita azaltzen du.

Word-erako teklatu trukoak

Bideo hau lehenago ere teknologiako blogean kokatu nuen (han ere lantzen bait ditugu honelako gaiak) baina hemen berreskuratzea egokia iruditu zait. Word-en azkarrago mugitzeko teklatuaren erabilpen trukoak (hamar) ematen dizkigu. Praktikatzen baduzu oso abiadura handia lortzen da zenbait ariketetan. Ikusi

Atajos del teclado para Word - Decálogo para principiantes from faqoff on Vimeo.

Cover it live!

Bideo tutorial honetan txat bat blogean kokatzen azaltzen du. Oso ondo azalduta dago. Ikasleekin erabiltzeko ez dut momentuz ikusten baina talde batean bazabiltza eta biltzeko arazoekin aurkitzen bazara (ordu bat adostea lortzen badugu) oso praktikoa izan daiteke. Bideoak eta guzti txertatu daitezke txataren barruan. Asko gustatu zait.

Tutorial paso a paso de Cover It Live from faqoff on Vimeo.