Joomla lokalean instalatzen

XAMPP instalazioa eta Joomla

Bideo honetan xampp nola instalatu erakusten du:

Joomla

Joomla inguruko bideo pare bat. Agian egokiena aukeratu beharko zen.


Eguneraketa! Mowes delakoak errazago egiten du pakete osoaren instalazioa (portablea) gainera moodle, worpress... ere instala ditzake. Hobeagoa dirudi!

Googlesites

Web gune bat egiteko erreminta erraza (gure gune pribatua eginda dagoen modura) eta teknologiako laugarren mailakoekin ere erabiltzen ari gara.

Manual bat:

Aurkezpen bat ikusten zaizkion erabilera ezberdinekin

Googledocs

Lehenengo bideoan ideia azaltzen du, zer da googledocs? Zein "arazo" "konpontzen" du?

Bigarren hau praktikoagoa da. Dokumentu bat nola sortu eta antolatu azaltzen du.

Hirugarren honetan nola konpartitu azaltzen du

Beste honetan interesgarriena dokumentu bat berrikusteko aukera, hau da, egin diren aldaketak ikusteko aukera. Modu honetan egindako lanaren jarraipena erraz egin dezakegu (jakin ahal izango dugu zeinek zer egin duen). Neretzat talde lana egiteko oso egokia!

Ariketa egiteko proposamena: zuetako batek dokumentu bat sortu, konpartitu (gonbidapenak korreoz bidali) zuen artean, garatu pixkat dokumentua eta aztertu bideoetan ikusitakoak.

Ergonomia landuko dugu pixkat oraingo honetan!

Irudi honek adierazten du nola kokatu behar garen/ditugun elementuak lanean aritzeko. Horrela egiten dugu lan?

Ea orain online editatzeko aukera dugun eta euskaratzen dugun denon artean!

Denbora lerroa

Blogge@ndo taldeak prestatuko aurkezpena duzue hau: denbora lerroen erabilera aukera arlo ezberdinetan eta denbora lerroa egiteko erabili daitezken aplikazio ezberdinen azalpena (alde onak eta alde txarrak).

Blogger-erako baliabideak

Nola txertatu flash artxiboa blogean.

Bideotutoriala: nola sortu programa portable bat

Kasu honetan winrar erabilita azaltzen du.

Word-erako teklatu trukoak

Bideo hau lehenago ere teknologiako blogean kokatu nuen (han ere lantzen bait ditugu honelako gaiak) baina hemen berreskuratzea egokia iruditu zait. Word-en azkarrago mugitzeko teklatuaren erabilpen trukoak (hamar) ematen dizkigu. Praktikatzen baduzu oso abiadura handia lortzen da zenbait ariketetan. Ikusi

Atajos del teclado para Word - Decálogo para principiantes from faqoff on Vimeo.

Cover it live!

Bideo tutorial honetan txat bat blogean kokatzen azaltzen du. Oso ondo azalduta dago. Ikasleekin erabiltzeko ez dut momentuz ikusten baina talde batean bazabiltza eta biltzeko arazoekin aurkitzen bazara (ordu bat adostea lortzen badugu) oso praktikoa izan daiteke. Bideoak eta guzti txertatu daitezke txataren barruan. Asko gustatu zait.

Tutorial paso a paso de Cover It Live from faqoff on Vimeo.

Prestakuntzako lehenengo saioa

Gure prestakuntzako lehenengo saioan delicious ikusi dugu. Zer da? Zein ezaugarri ditu? Ikusi sarean topatu dudan aurkezpen hau.

Beste honek ere lagunduko dizue delicious ulertzen: