Datorren ikasturtean gure NIIa sortuko dugu!! Zer den jakin nahi?

Norberaren Ikaskuntza Inguruak. Hori da sortzen saiatuko garena. Bakoitzak berea eta danok gurea. Bideo honetan ulertzen has gaitezke

WMM bideoak lantzen

Hurrengo ostegunetan, nahi duenarentzat formakuntza saio batzuk antolatu dira. Gaia: bideoak editatzen. Aldizkari elektronikorako bideoak sortzen ikasiko dugu!! Ikastaroak 1200 euro balio ditu matrikula moduan ;)
Hemen duzue issuu-en aurkitutako tutorial bat euskaraz

Eta hemen bideotutorial bat:

Multimedia materiala saretik lortzeko

Issuu aurkezteko aprobetxatuko dut bertan topatutako dokumentu/tutorial hau.

Prezi: konpetentzia digitala

Ikusi Antonio Gonzalez-ek egindako aurkezpen hau prezi erabilita.


Arrigorriagako blogean ikusia.

Google earth klasean erabiltzeko

Helbide honetan google earth klasean erabiltzeko hainbat baliabide eskaintzen digu. Tutorialak, adibideak, webquestak,... oso material aberatsa. Klasean IKT baliabideak praktikan jartzeko seguru sentitu behar den horietakoa bazara helbide honetan duzu jakin beharreko guztia!

Abentura didaktikoa - AvD

Hezkuntza aukerak aurrera doaz eta azekn berria honetan datza: abentura didaktikoa. Webquestak ezagutzen dituzuenontzat "erraza". Aurkezpen honetan ondo azaltzen du zertan datzan eta garatzeko modukoa. Gainera 2.0 aplikazio honen berri ikastetxeko irakasle baten bitartez jaso dut delicious-en bitartez... zer gehiago eska dezaket?